ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/12 08:40

Gero eta gertuago dago 2022ko Gazte Topagune Sozialista. Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak aurreko astean argitaratu zuten edizio honen egitaraua, eta atzo, berriz, Topaguneari jarritako abestia aurkeztu zuten: Mailu honen zarata. J Martina musika taldea arduratu da aurtengo kanta sortzeaz.

Hona hemen Mailu honen zarata abestiaren hitzak, osorik:

Esango digute ez garela inor
Ez dela posible, eta egoteko hor
Etsaiari hartuaz eskua jator
Promesaren ostean miseria dator

Lur zingiratsuak, garaiak ere bai
Surik ez dago baina egurra nonahi
Egunak joaten dira hurrengoaren zain
Hau eman digute baina ez dugu nahi

Entzuten al duzu
Lehertzear da ta
Hedatzen ari da
Mailu honen zarata

Eroriko dira, eroriko dira
Zimendu zaharra usteltzen ari da
Lehengo garaietako dorre garaienak
Eroriko dira, eroriko dira
Gaur esan nahi dizut zer abesten dudan
Zer amesten dudan, bi munduren gudan
Hautu bat egin dugu begiak helmugan
Itzulerako zubi denak sutan

Zer abesten dudan
Zer amesten dudan
Bi munduren gudan
Begiak helmugan

Esango digute ez garela inor
Ez dela posible, eta egoteko hor
Etsaiari hartuaz eskua jator
Promesaren ostean miseria dator

Entzuten al duzu kolpeka mailua
Ezin da gelditu haren mugimendua
Mailua gu gara, gugan da hautua
Bakarrik ezin dut, heldu nire eskua

Eroriko dira, eroriko dira
Zimendu zaharra usteltzen ari da
Lehengo garaietako dorre garaienak
Eroriko dira, eroriko dira
Gaur esan nahi dizut zer abesten dudan
Zer amesten dudan, bi munduren gudan
Hautu bat egin dugu begiak helmugan
Itzulerako zubi denak sutan

Eta hona hemen bideoklipa, ikusgai:



NO HAY COMENTARIOS