ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/17 08:02

Joan den astelehenean, Azkoitiko (Gipuzkoa) Xubi Groupen aurkako protesta-ekintza bat egin zuen Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak: enpresaren parean dagoen biribilgunearen ondoko errepidea moztu zuen, Palestinako banderak eta hainbat pankarta eskuetan hartuta. Pankarta horietan, palestinarren aurkako genozidioaren konplize gisa seinalatzen zuen Xubi Group, eta sionistekin harremanak moztu ditzala exijitzen zion.

Izan ere, Azkoitiko enpresak bere web-orrian aitortzen duenez, negozio-harremanak ditu Israelgo Estatuarekin. Gerrarako askotariko materiala ekoizten du, hala nola Leopard tankeak, radar-sistementzako piezak, sateliteak eta droneak. Horregatik salatu du eskualdeko konpainiaren erantzukizuna Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, eta sionisten konplizeak seinalatzera deitu du: "Ikusi da sionismoaren ordezkariak (kirol-arloan, politikoan...) zein konplizeak (enpresak, unibertsitateak, banketxeak...) seinalatzeak bere fruituak ematen dituela eta Israel desnormalizatzeko balio duela".

NO HAY COMENTARIOS