Atzo, goizaldeko 04:00ak aldera, gizon etxegabe bati eraso zion pertsona batek Biarritzen (Lapurdi). Antza, azidoa botata erre zuen gizona, eta jipoitu egin zuen.
Biarritzeko poliziek larriki zauriturik topatu zuten erasotua, eta larrialdi-zerbitzuetako langileek artatu zuten. Bordeleko Pellegrin zentroan ospitaleratu zuten gero.
Erasoa izan eta ordu gutxira atxilotu zuten erasotzailea. Ikerketa bat jarri du martxan Baionako fiskaltzak; dirudienez, hilketa saiakera egotziko diote atxilotuari.