ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/07 12:01

Azaroaren 8an izango da Iruñeko (Nafarroa) Erorien Monumentua eraitsi dezatela exijitzeko hurrengo manifestazioa. Hasieran, azaroaren 15erako egin zuen mobilizazio deialdia Elkarte Memorialisten Plataformak, baina egun horretan izango da Euskal Selekzioaren eta Palestinakoaren arteko futbol-partida Bilbon (Bizkaia). Hori ikusita, manifestazioa aurreratzea erabaki du Iruñeko plataformak, Bilboko hitzorduaren garrantzia nabarmenduz eta "historikotzat" joz.

Elkarte memorialisten esanetan, bi aldarriak dira "beharrezko". Hortaz, dei egin dute bai Bilbon jokatuko den partidara bertaratzera, bai monumentu frankistaren kontrako mobilizazioan parte hartzera. Berria-k jaso duenez, azpimarratu dute "bi genozidio salatu nahi dituztela" deialdiek; "Israel Gazan egiten ari dena eta hemen frankismoak eta diktadurak egin zutena", hain zuzen ere.

Azaroaren 15eko partida iluntzeko 20:30ean izango da San Mamesen. Azaroaren 8ko manifestazioa, berriz, arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Erorien Monumentutik bertatik, eta Iruñeko udaletxe aurrean bukatuko da.

NO HAY COMENTARIOS