ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/06/08 22:29

Ikasle Abertzaleakek selektibitatearen aurkako elkarretaratzeak antolatu ditu azken bi asteetarako Hego Euskal Herriko hainbat campusetan, Selektibitateari ez! lelo hartuta. Iruñeko (Nafarroa), Leioako (Bizkaia), Gasteizko (Araba), Eibarko (Gipuzkoa) eta Donostiako (Gipuzkoa) campusetan ehunka ikasle bildu dira, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren datetan. "Hezkuntzaren klase izaera" nabarmendu du IAk protestetan, eta horrekin batera, "langile klaseak bertan pairatzen dituen ondorioak" salatu eta "hezkuntzaren gaineko langile kontrola" aldarrikatu du.

IAren esanetan, auzia ez datza selektibitatearen berehalako ezabapenean, kontrara, "hezkuntzaren gaineko langile kontrolean ala kontrol burgesean" oinarritu du unibertsitaterako sarbide probak dakarren problematika. Selektibitateko azterketak "hezkuntza burgesaren beste tresna bat" bezala kokatu ditu IAk: "Gure eginbeharra hezkuntzaren gaineko langile kontrolaren ezarpenari, eta beraz, Euskal Eskola Nazionalari gaurdanik ekitea da", ondorioztatu du.

NO HAY COMENTARIOS