ACTUALIDAD / Itaia
Arrasaten mobilizatzera deitu du Itaiak, komun batean kamera bat agertu izana salatzeko
Taberna bateko komunean aurkitu dute kamera. Gaur arratsalderako protesta bat antolatu du Itaiak, 18:30ean plazan.
2025eko otsailaren 13
Arrasaten mobilizatzera deitu du Itaiak, komun batean kamera bat agertu izana salatzeko

Orain dela gutxi jakin da Arrasaten (Gipuzkoa) kamera txiki bat zegoela jarrita taberna bateko komunean, ezkutuan. Neska gazte batek ikusi zuen gailua. Badirudi bilaketa-lanak egin dituztela eta ez dituztela kamera gehiago topatu.

Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean, mobilizatzeko deia egin du Deba Bailarako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Elkarretaratze bat antolatu du gaur arratsalderako: 18:30ean izango da, Arrasateko plaza nagusian.