ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Irekia
2025/09/23 11:11

Arantxa Tapia ere batu da jeltzaleen ate birakarietara. Aurreko urtera arte Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila gidatu ostean, sektore pribatura egin du salto berak ere: aholkularitza-lanetan ari da CSP Iberian Bilbao Terminal enpresan, behintzat.

Susma daiteke, dena den, Tapiak eta konpainiak aurrez ere bazutela nolabaiteko harremana: bertan aholkulari hasi aurretik, jeltzaleak gidatutako sailak 1,6 milioi euroko dirulaguntzak eman zizkion enpresari. Ahoztar Zelaieta kazetariak seinalatu duenez, esaterako, 2023ko Indartu progamak barne hartzen zuen bigarren laguntzarik handiena jaso zuen CSPk.

Jaurlaritzak sistematikoki baimentzen die, kargu publikoak izandako politikariei, enpresa pribatuetara jauzi egitea: batzorde espezifiko bat dauka gobernuak halako bateraezintasun posibleak aztertzeko, baina argi berdea ematen du etengabe. "Tapiaren fitxaketa baimentzeko bateraezintasunik ere ez zuen ikusi Jaurlaritzak, nahiz eta CSP Iberian Bilbao Terminal enpresak parte hartu zuen Garapen Ekonomikoko Sailaren Hazitek programako laguntzak jaso zituen proiektu batean, 2023, 2024 eta 2025. urteetan", jakinarazi du aipatutako kazetariak.

Bilboko Portuarekin du lotura CSPk, eta Txinako Cosco Shipping taldearen parte da. Aurrez, enpresa berak (Noatum Ports izena zuen 2019ra arte) fitxatu zuen beste politikari jeltzale bat, Jose Angel Corres. Bilboko Portuko zuzendari izandakoa da Corres.

Cosco Shipping eta sionistentzako material militarra

Zelaietak argitaratu duenez, joan den uztailean, Cosco Shippingen ontzi baten kontrako protestak egin zituzten Genovako portuko langileek, Israelgo Estatura erabilera militarrerako altzairua eraman behar zuelako.

NO HAY COMENTARIOS