ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/28 09:56

Hiru urte eta erdi igaro dira Adur Ramirez de Alda, Oihan Arnanz eta Jokin Unamuno atxilotu eta giltzapetu zituztenetik, eta Auzitegi Gorenak iazko urrian ezarritako espetxe zigorren laurdena bete dute jada. Hala, hiru egunez kartzelatik irteteko baimenak lortu zituzten, baina bertan behera geratu dira Covid-19 birusaren pandemia argudiatuta

Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob altsasuarrek ere ateratzeko baimenak eskatu zituzten, eta oraindik ez dakite onartuak izango diren edo ez.

Bost gazteei ezarri zieten bigarren gradua iragan urtarrilean, Espainiako Espetxe Zuzendaritzaren aginduz. Modu horretan eskuratu zuten unean uneko irteerak egiteko aukera.

Aldiz, Altsasuko auzia delakoan zigortutako beste bi gazteak, Iñaki Abad eta Aratz Urrizola, hirugarren graduan sailkatu zituzten iazko abenduan. Astelehenetik ostiralera egiten dute lo Zaballako (Araba) kartzelan.