AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/10/09 13:45

Auzitegi Gorenak irailaren 18an izan zuen auzi saioa. Gaur, urriak 8, jakinarazi dute aldaketak izan direla Altsasuko (Nafarroa) auziaren harira epaitutako zortzi gazteei ezarritako zigorretan. Hala, 9 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote Oihan Arnanzi; 8 urte eta erdikoa Jokin Unamunori eta Adur Ramirez De Aldari; 7 urte eta erdikoa Jon Ander Cobi eta Julen Goikoetxeari; 4 urte eta bi hilabetekoa Aratz Urrizolari; 3 urte eta erdikoa IƱaki Abadi; eta urte eta erdikoa Ainara Urkijori.

Beraz, momentuz, espetxean dauden zazpi altsasuarrek (guztiak, Urkijo izan ezik) preso jarraitu beharko dute.

Berria-k jakinarazi duenez, Arnanzi hiru delitu leporatu dizkiote: autoritate agenteen aurkako atentatua, nagusitasunez hiru lesio eragitea, eta desordena publikoak. Ramirez De Aldari eta Unamunori, aldiz, autoritate agenteen aurkako atentatua, eta nagusitasunez hiru lesio eragitea egotzi diete. Cobi eta Goikoetxeari ere bi delitu egotzi dizkiete; autoritate agenteen aurkako atentatua, eta nagusitasunez lesioak eragitea. Urrizolak ere bi delitu ditu bere gain; autoritate agenteen aurkako atentatua, eta nagusitasunez lesio bat eragitea. Abaden kasuan, autoritate agenteen aurkako atentatua eta desordena publikoak leporatu dizkiote. Azkenik, delitu bakarra jaso dute Urkijoren zigorrean: desordena publikoak.