ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/16 07:27

Ekainaren 25ean izan zen Durangoko (Bizkaia) Gaztetxearen aurkako epaiketa azkarra. Kaletik Gaztetxera asanbladako kide bat epaitu zuten Durangon bertan, Montorreta kalean kokatutako Gaztetxe berriaren birjabetzearen harira. EAJren ekimenez, aurreko urtean sartu zen indarrean okupazioaren aurkako legea, prozesu judizial azkarra ezarriz okupazio kasuetarako, eta honakoa izan da lege berri hori Gaztetxe baten kontra erabili duten lehen aldia.

Dena den, atzo eman zuten albiste ona Kaletik Gaztetxera asanbladako kideek: "Epaiketa irabazi dugu". Izan ere, auzipetutako kidea absolbitu du epaileak, "sententzian argi utzi" duen modura. "Gaztetxearen proiektuak martxan jarraitzen du, inoiz baino indartsuago", adierazi dute Gaztetxetik, beraz. Eraikinaren jabe legalei berriz egin diete dei "elkarrizketarako borondatea erakustera".

Bestalde, eskerrak eman dizkiete Durangoko gazteei, "gerturatzeagatik eta eman diguzuen babesagatik"; bai eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateari ere.

NO HAY COMENTARIOS