ACTUALIDAD / Régimen salarial
49 langile migratzaile hil dira Kuwaiten, bizitoki-eraikin batek su hartuta
Jatorri indiarrekoak dira hildako asko, eta badirudi enpresaburuek segurtasun-neurriak urratu izanagatik hartu zuela su beharginek bizitoki modura erabiltzen duten eraikinak.
2024eko ekainaren 13
49 langile migratzaile hil dira Kuwaiten, bizitoki-eraikin batek su hartuta
— ARGAZKIA Manorama News

Joan den asteazkenean, ordu txikitan, sekulako sutea izan zen Kuwaiteko bizitoki-eraikin batean. Itxura denez, migratutako langileak bizi dira han, eta gutxienez 49 beharginek galdu dute bizia sutearen ondorioz. Euronews atariaren arabera, oraindik ez dute zehaztu nola hartu zuten su etxeek, baina badirudi "higiezinen arloko enpresaburuek" segurtasun-neurriak hautsi izanarekin zerikusia duela.

Mangaf izeneko distrituan dago eraikina, eta langile migratzaile ugari bizi dira bertan. Zenbait iturriren arabera, jatorri indiarrekoak dira sutean hildako asko, eta lan egitera joan ziren Kuwaitera. 4,2 milioi biztanle dira herrialdean, eta izugarri handia omen da bertara lan egitera mugitu diren langileen portzentajea, Euronews-ek nabarmendu duenez.