ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Pankarta bat San Mamesen, iazko martxoan.
2023/01/26 09:03

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak azaldu duenez, "Athletic-Atletico Madril neurketako errepresio-gertakizunari" lotutako zigorrak egiazkoak dira jada. Iazko urriko partida horretan, Donetskeko Herri Errepublikaren bandera atera zuten Bilboko (Bizkaia) San Mamesen, eta, hori zela-eta, zale bat kanporatu zuten futbol zelaitik. Bandera kendu eta lapurtu egin zuten, gainera. Orduan, hainbat zalek egin zuten alde San Mamesetik, kanporatutako pertsonarekin elkartasunez. Horri guztiari lotuta, hainbat zigor ezarri dizkiete orain.

Espainiako Gobernuak zenbait laguni bidalitako jakinarazpenen arabera, 3.000 euroko isunak jarri dizkiete egun horretako gertakarien harira. Horretaz gain, debekatuta izango dute kirol guneetara sartzea, gutxienez urtebetez.

Igorri dieten jakinarazpenean, Herritarren Segurtasunerako Komisaria Nagusiak dio "Errusiaren aldeko anagramak" zituen bandera bat atera zela San Mamesen egun horretan, aurretik ziurtatu gabe "araudia betetzen" zela eta, beraz, bandera hori zelaira sartzeko "baimenik" gabe. Hala, "sinbologia" horrek "biolentzia sustatzen" duela iritzita, Segurtasun Koordinatzaileak agindu omen zion Segurtasun Zuzendariari bandera kentzeko prozedura martxan jartzeko.

"Bandera hori 2014tik egon da San Mamesen. Aldiz, errepresio-indarrek 2022ko urrira arte itxaron dute ikur hori daramaten pertsonen aurkako erasoak burutzeko. Hain zuzen ere, orain ukrainar bandera euskal estadioetako telebista emankizunetan inposatu dutenean", salatu du Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak.

NO HAY COMENTARIOS