AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2022/10/18 09:50

Herri Norte Taldeak adierazpen idatzi baten bidez jakinarazi duenez, joan den larunbatean, Athletic-Atletico Madril norgehiagokan, Athleticeko zale bat kanporatu zuten Bilboko (Bizkaia) San Mames zelaitik; Donetskeko Herri Errepublikaren bandera atera zuelako bota zuten. Gero, gainera, identifikatu egin zuten polizia-agenteek, eta isun bat jarri ziotela dirudi.

Berekin elkartasunez, futbol zelaitik joan ziren hainbat lagun. "San Mamesetik alde egiteak gu ere mindu gintuen, baina ezin dugu beste aldera begiratu adierazpen askatasuna bezain funtsezko eskubideak mugatzen direnean", azaldu dute Herri Norteko kideek. "Gure ustez, Athleticeko zaleen eginkizuna ez da izan behar soilik animatzearena. Aldarrikatzailea ere izan behar da, beti izan dugun nortasun hori ez galtzeko", diote.

"Jakin badakigu garatzen ari den gatazkari buruzko diskurtso bakarra ezarri nahi dela Mendebaldean. Hegemonikoa den diskurtso horrek ez du arrakalarik onartzen", salatu du zaletuen taldeak. "Hori dela-eta, partidu bakoitzean egoera surrealistak bizi behar ditugu; besteak beste, Ukrainako bandera telebistako markagailuaren ondoan ikusi behar dugu, baina ezin dugu elkartasunezko ikurrik atera markagailuaren ondoan agertzen den estatua suntsitzen ari den herriarekin", gaineratu du.

Komunikabideek hartu duten jarrera ere salatu du Herri Nortek adierazpenean: "Beste behin ere, aurretik aipatutako elkartasun-ekintza hori 'erradikalek' sortutako gatazka bezala saldu dute".

EZ DAGO IRUZKINIK