AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko Topagune Sozialista, Durangon.
2023/10/05 11:25

Astebete baino ez da geratzen aurtengo Gazte Topagune Sozialistarako. Oraingoan Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa) jarri dute hitzordua Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleakek (IA), urriaren 13rako eta 14rako. EH Bildu-Sorturen debekuen gainetik, Topagunea antolatzeko lanekin aurrera jarraitzen dute gazteek, eta bi eguneko egitarau bat prestatu dute datorren asterako.

Joan den asteartean egin zuten agerraldi bat Burlatan GKSko eta IAko hainbat kidek, azken asteetako gertakarien berri ematen jarraitzeko eta Topagunearekin aurrera egingo dutela jakinarazteko. "Gazteok bizi dugun pobretze egoeraren aurrean, kontzientzia politikoa pizteko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko elkargune bat modu burokratiko batean debekatzea guztiz onartezina da; are gehiago, motibo politiko eta arbitrarioetan oinarritutako debekua denean", nabarmendu zuten.

Argitara atera dute egitarau berria, eta sarrerak ere salgai daude jada. Bi tiket mota eros daitezke: bi egunetarako balio duen bono orokorra, edo hilaren 14rako kontzertuetarako sarrera (Totem aretoan izango dira kontzertuak). Esteka honetan eskura daitezke txartelak.

EZ DAGO IRUZKINIK