AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/30 14:34

Biharko, maiatzaren 1erako, mobilizazio deialdi nazional bat egin du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS): manifestazio bat egingo du Bilbon (Bizkaia), Badago alternatiba. Langile boterea eraiki lelopean. 13:00etan hasiko da mobilizazioa, Jesusen Bihotzetik.

Bilbon bertan izan zen deialdia aurkezteko agerraldia. "Denbora daramagu instituzioetako alternatiba faltsuak salatzen eta kale-mobilizazioaren aldeko aldarria egiten", azaldu zuten orduan EHKSko bozeramaileek: "Maiatzaren Lehena horretarako erabiliko dugu, instituzioetako fartsatik harago alternatiba erreala badagoela adierazteko; langile boterearen eraikuntza".

"Iruzur instituzionalaren" kontra, kalera irteteko eta mobilizatzeko deia egin du EHKSk: "Enpresari eta politikari profesionalen aurka; militantziaren eta antolakuntza komunistaren alde; gerraren eta basakeriaren aurka; bizitzaren garestitzearen aurka; Estatu Sozialistaren alde".

EZ DAGO IRUZKINIK