AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Topagunearen aurkezpena, Portugaleten.
2023/10/04 10:28

Aurrera doaz aurtengo Gazte Topagune Sozialista antolatzeko lanak, eta aurrera doa Gazte Koordinadora Sozialistaren (GKS) eta Ikasle Abertzaleaken (IA) urteroko ekimena. Atzo egin zuten agerraldi bat Burlatan (Nafarroa) GKSko eta IAko hainbat kidek, eta modu horretan berretsi zuten Topagune Sozialista, aurretik jakinarazi modura, Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan izango dela. "Gazteok bizi dugun pobretze egoeraren aurrean, kontzientzia politikoa pizteko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko elkargune bat modu burokratiko batean debekatzea guztiz onartezina da; are gehiago, motibo politiko eta arbitrarioetan oinarritutako debekua denean", adierazi zuten.

"EH Bilduk eta Sortuk jarrera debekatzaile zein baztertzailearekin jarraitzen dutenez", ordea, egitaraua moldatu behar izan dute gazteek. Lau eguneko ekimena izan beharrean, bi egunekoa izango da: urriaren 13rako eta 14rako lotu dute egitaraua.

Hona hemen Gazte Topagune Sozialistaren egitarau berria, aldaketa guztiekin:


Urriak 13, ostirala

15:00. Harrera

18:00. Hitzaldiak

  • Gazte zein ikasle langileok eta sozialismoaren eraikuntza. Egungo erronkak
  • Militantzia komunista. Nolakoa izan behar du burgesiaren botereari aurre egiteko militantziak?
  • Proletarizazio prozesua eta ziklo aldaketa politikoa: koiuntura historikoa eta Mugimendu Sozialistaren erronkak

20:00. Burlatako plazatik, manifestazioa: Topagune Sozialistari debekurik ez! Gazte langileon aurkako jazarpenari aurre egin!

21:30. Burlatako Gaztetxean, kontzertuak: Iruinyard Sound, Z-erua & L'Kano

Urriak 14, larunbata

10:00. Hitzaldia: Estrategia sozialista berria: komunismoaren berrosaketarako oinarriak

12:00. Manifestazioa, Atarrabiako plazatik: Gazteria langilea Estatu Sozialista eraikitzen!

15:00. Bazkaria

17:30. Kontzertuak, Totem aretoan: TOC, Merina Gris, Haustura Showcase, Elio Toffana, Ill PekeƱo & Ergo Pro, Raimundo el Canastero

EZ DAGO IRUZKINIK