AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Atzoko elkarretaratzea Urretxu-Zumarragan. Argazkia: @garaifot
2020/05/28 09:46

Patxi Ruiz preso politikoa aurrera doa gose grebarekin. Gaur, maiatzak 28, hemezortzigarren eguna beteko du, eta aurretik, egarri greban ere egin ditu hamabi egun. Murtzia II-ko erizaindegiko moduluan bakartuta segitzen du, eta AAEAMek aste honetan salatu duenez, haren eskubideak "are gehiago urratzen" ari dira COVID-19aren aitzakiapean. Berrogeialdia ezarrita, besteak beste, ezingo du abokatuen bisitarik edota bideo-deirik izan.

Bestalde, AAEAMek gogorarazi du lau direla preso politiko txantrearrak gose grebari dagokionean egin dituen aldarrikapenak:

  • "Urte hauetan zehar pairatu duen tratua eta, bereziki, Murtzia II kartzelan jaso duena kontuan izanda", "kartzelak egoera honetan duen ardura" bere gain hartzea eta bere osotasun fisikoa bermatzea.

  • "Zuzendariak, medikuak eta hainbat kartzelazainek presoekiko duten jarrera salatzea eta bertan behera uztea, hau da, mehatxuen, jipoien eta irainen bukaera".

  • "Argi uzten du bere borroka politikoa dela eta bera bizirik ateratzeko baldintza gisa, Euskal Herrira lekualda dezaten exijitzen du", baita "gainontzeko euskal preso politiko guztiak" Euskal Herrira mugitzea ere.

  • "Horretaz gain, beste antolakunde batzuetako preso politikoak, Euskal Herrikoak ez direnak, euren bizitokietara eramatea ere eskatzen du".

MOBILIZAZIO EGUNA LARUNBATEAN

Datorren larunbaterako, maiatzak 30, Euskal Herri mailako Mobilizazio Eguna deitu du AAEAMek. Goizean herri nahiz eskualdeetan izango dira mobilizazioak, eta arratsaldean, hainbat hiriburutan. Momentuz, ondorengo deialdiak egin dituzte larunbaterako:

  • Baionan (Lapurdi), 17:00etan Saint André plazan.
  • Bilbon (Bizkaia), 19:00etan Eliptikatik.
  • Donostian (Gipuzkoa), 20:15ean Bulebarretik.
  • Gasteizen (Araba), 19:00etan Andra Maria Zuriaren plazatik.
  • Iruñean (Nafarroa), 20:00etan Gaztelu plazatik.

Egunero bezala, gaur ere hainbat mobilizazio izango dira Euskal Herriko kaleetan, Ruizekin eta hark abiatutako borrokaldiarekin elkartasunez:

  • Algortan (Bizkaia), 20:00etan Txiki eta Otaegi plazan.
  • Altsasun (Nafarroa), 20:00etan plazan.
  • Andoainen (Gipuzkoa), 20:00etan Zumea plazan.
  • Baionan (Lapurdi), 17:30ean.
  • Berangon (Bizkaia), 20:00etan frontoiaren aurrean.
  • Bilbon, 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa izango da.
  • Donostian, 20:15ean Bulebarrean.
  • Durangon (Bizkaia), 20:00etan Ezkurdin.
  • Erromon (Bizkaia), 21:30ean Xake enparantzan.
  • Etxarrin (Nafarroa), 20:00etan plazan.
  • Hernanin (Gipuzkoa), 20:30ean Gudarien plazan.
  • Irunen (Gipuzkoa), 19:00etan San Juan plazan.
  • Iruñean, 20:30ean udaletxe plazan.
  • Lekeition (Bizkaia), 20:00etan Abadeen Moilan.
  • Lizarran (Nafarroa), 20:30ean Foru Enparantzan.
  • Mutrikun (Gipuzkoa), 20:00etan errotondan.
  • Ondarroan (Bizkaia), 20:00etan Alamedan.
  • Urruñan (Lapurdi), 19:30ean biribilgunean.
  • Zornotzan (Bizkaia), 20:00etan Patatan.

BORROKALDIA ESPETXEETAN

Ruizek gose greba hasi zuen unetik, hainbat kartzeletan borrokara batu dira preso politikoak:

  • Hilak 23an bost eguneko gose grebari ekin zion Mikel San Sebastianek (Murtzia II). Bosgarren eguna bete zuen atzo.
  • Hilaren 22an "txapeoa" hasi zuen Lola Lopezek (Brieva).
  • Hilaren 19tik, janariaren bandejari uko egin diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak (Almeria). Saioa Sanchezek eta Itziar Morenok (Rennes) barau-egunei ekin zieten, txandaka. Gaur, Morenoren txanda da. Bestalde, egun berean, aldizkako baraualdiei heldu zien Orkatz Gallastegik (Castelló I) ere.
  • Hilaren 18tik janariaren erretiluari uko egiten ari dira Irantzu Gallastegi (Huelva) eta Iñaki Etxeberria (Topas, Salamanka).
  • Hilaren 14tik, ziegatik irteteari uko egin dio Jon Kepa Preciadok (Kordoba).
  • Hilaren 12tik, "txapeoan" dago Ibai Aginaga (Sevilla II) eta janariaren erretiluari ezezkoa ematen ari dira Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano (Puerto III).

BARAUALDIAK ERE MARTXAN

Bestalde, Euskal Herriko hainbat txokotan ere gose grebak abiatu dituzte, elkartasun ekintza gisara. Gaur-gaurkoz, honako dinamikak daude martxan:

  • Igandean, hilak 24, 24 orduko barau eta itxialdi dinamika abiatu zuten Txantrean (Iruñea, Nafarroa). Bestalde, bost gaztek txandakako barau-egunak hasi zituzten Urruñan, eta larunbatera arte luzatuko dute ekimena.
  • Hilaren 20an, Etxarriko Gazte Asanbladako kideek txandakako 48 orduko barauei ekin zieten, binaka.
  • Hilaren 19an, txandakako 48 orduko barauak hasi zituzten Altsasun. Egun berean bi pertsonak gose greba abiatu zuten Etxarrin, eta gaur, hamargarren eguna izango dute. Hilaren 21ean, Etxarriko hirugarren pertsona bat batu zen.

- Urretxu-Zumarragako argazkiak: @garaifot

- Iruñeko argazkia: La Haine

EZ DAGO IRUZKINIK