AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/23 10:17

Iaz egin zuten Face to Face ekimena lehenengo aldiz, Gasteizko (Araba) Jimmy Jazzen. Antolatzaileen esanetan, helburua zen "musika-talde txikiei areto handiagoetan jotzeko aukera ematea" eta haiei bultzada ematea. Aurten ere antolatu dute egitarau bat dinamika berdinaren barruan, baina iluntzeko musika-emanaldiez harago, egun osora zabaldu dute egitaraua.

Egunari hasiera emateko, eta "faxismoa izaten ari den gorakada ikusita", auzi horri buruzko hitzaldi bat eskainiko du Alfon izenez ezaguna den militante politikoak, Faxismoa: iraganeko irakaspenak eta gaur egungo erronkak lelopean. Campillon izango da saioa, 12:00etan. Horren ondoren, bazkaltzeko aukera egongo da Auzolana frontoian, eta arratsaldean hasiko dira kontzertuak.

Edu Zardoya kantautorea arituko da 16:30etik aurrera Auzolana aurrean, eta gero, iaz bezala, Jimmy Jazzen jarraituko dute egitarauarekin. 19:00etan ekingo diete emanaldiei bertan: Nafarroa 1512, Rebel Noise, Against You eta Habemus Papam taldeak arituko dira, hain zuzen ere. Sarrerak Jimmy Jazzen web-orrian eta Gasteizko Bakan tabernan eskura daitezke jada, baina egunean bertan ere erosi ahal izango dira.

Indar Gorriren kontrako isuna ordaintzeko

Face to Face ekimenaren antolatzaileek erabaki dute, gainera, aurtengo ediziotik lortutako diru-sarreren erdia errepresioari aurre egitera bideratuko dutela. Zehazki, Indar Gorriko kide bati jarri dioten isun erraldoia ordaintzeko erabiliko dute diru hori: 60.000 euroko zigorra jarri diote pertsona bati, sare sozialetan sionismoaren aurkako mezu bat argitaratzea leporatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK