AKTUALITATEA / Errepresioa
Bilbon, hainbat kale-saltzaile jazarri ditu Poliziak
Saltzen ari ziren materiala lapurtu eta borra-kolpeka eraso diete, udaltzainek eta ertzainek lankidetzan egindako operazio batean.
2024eko apirilaren 5
Bilbon, hainbat kale-saltzaile jazarri ditu Poliziak

Atzo, kalean askotariko materiala saltzen jarduten duten hainbat pertsona jazarri zituzten Ertzaintzak eta Bilboko (Bizkaia) Udaltzaingoak. Abandoko Plaza Biribilean izan zen erasoa, arratsaldez: udaltzain ugari bertaratu ziren, eta salgai zeukaten materiala indarrez kendu zieten kale-saltzaileei.

Jazarritako pertsonekin tentsioa sortu zuen Poliziak, eta, orduan, ertzainei hots egin zieten udaltzainek. Bi polizia-indarrek, elkarrekin, kale-saltzaileen kontra jo zuten: inguratu eta borrekin kolpatu zituzten.