Atzo, kalean askotariko materiala saltzen jarduten duten hainbat pertsona jazarri zituzten Ertzaintzak eta Bilboko (Bizkaia) Udaltzaingoak. Abandoko Plaza Biribilean izan zen erasoa, arratsaldez: udaltzain ugari bertaratu ziren, eta salgai zeukaten materiala indarrez kendu zieten kale-saltzaileei.
Jazarritako pertsonekin tentsioa sortu zuen Poliziak, eta, orduan, ertzainei hots egin zieten udaltzainek. Bi polizia-indarrek, elkarrekin, kale-saltzaileen kontra jo zuten: inguratu eta borrekin kolpatu zituzten.