Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Astelehena, 2021eko martxoaren 1a
  • Astelehena
    2021eko martxoaren 1a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 28a
Ertzaintzak Legutioko Desjabetuon Hotelean Errakiren hitzaldi bat egitea eragotzi eta zazpi pertsona identifikatu zituen ostiralean

Arratsaldeko 18:30ean zen egitekoa Erraki Langile Kontrolpeko Babes Sarearen hitzaldia, Legutioko Desjabetuon Hotelean. Hiru ordu laurden lehenago, ordea, eraikina inguratu zuten bost ertzain patruilak, mugikortasun kontrol baten aitzakiapean. Hitzaldia egitea eragotzi eta zazpi pertsona identifikatu zituzten.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 25a
Valentina Morisoli, Gaizka Astorkizaga eta Iñaki Bilbao preso politikoek argitu dute egun ez dutela loturarik AAEAMkin

"Ez gara Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kide", azaldu dute Gaizka Astorkizagak eta Valentina Morisolik; "beraz, ez dugu onartzen haiek gure izaera politikoa baldintzatzea, ezta gure izena eta irudia erabiltzea ere". Iñaki Bilbaok adierazi du AAEAMkin "izandako harremana eta lotura apurtzea erabaki" duela, eta mugimendu horretako kideei eskatu die bere "pertsona eta izena inola ere ez erabiltzeko".

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 25a
Atzo bi emakume eraso zituzten haien bikotekideek Gasteizen

Gizonezko batek etxe batean giltzaperatu zuen bere bikotekidea. Beste gizon batek, aldiz, ibilgailu baten barruan egin zion eraso bikotekideari.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 25a
Lan politikoa egiteko espazioa aldarrikatu eta polizia-indarrak bart Ibaetan sartu izana salatu du UIBk, manifestazio bidez

Ehunka ikasle batu dira UIBren deialdira. Irmoki salatu dute polizia Ibaetako campusean sartu izana, baita "EHUko errektoretzaren jarrera" ere. "Unibertsitateko langile klasearen aldeko borrokan" jarraituko duela berretsi du UIBk.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 25a
Langile bat eraila Soraurenen, makina batek harrapatuta

53 urte zituen beharginak, eta gaur goizean izan du lan-istripua Manipulados Ulzama enpresak Soraurenen duen lantegian. Dagoeneko zortzi dira, urte hasieratik, soldatapean bizia galdu duten langileak.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 25a
Hamar egun bete dituzte greba mugagabean Tubacexeko langileek

Tubacexeko zuzendaritzak orain dela bi aste iragarri zituen 150 kaleratze Laudioko eta Amurrioko lantegietan. Greba mugagabean daude beharginak, eta gaur dute hamargarren eguna.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 25a
Espainiako Polizia Bilboko LASeko beste bi kideren etxeetara joan da, haiek atxilotzeko asmoz

Polizia-agenteak goizeko 08:00etan joan dira Langile Autodefentsa Sareko bi kideren etxebizitzerara. Haiek ez zeuden etxean une horretan, baina atxiloketa mehatxupean, komisarian aurkeztu behar izan dira. 13:00etatik 19:00etara izan dituzte atxikita han.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 25a
Manifestazioa egingo dute gaur Ibaetan, bart polizia-indarrak campusera sartu izana salatzeko eta askatasun politikoak aldarrikatzeko

Ertzaintza bart sartu da Ibaetako campusera, ikasleak astelehenean birjabetutako espaziotik kanporatzeko. Ikasle guztiak identifikatu, miatu eta kaleratu zituzten ertzainek, operazio erraldoi baten bidez. Gertatutakoa "askatasun politikoen aurkako eraso bat gehiago" dela azaldu du UIBk, eta "EHUren campus polizial izaera" salatu du. "Unibertsitateko askatasun politikoen urraketa larria da EHUk poliziari unibertsitatera sartzea ahalbidetzea. Unibertsitateko jardun politikoa etetea eta unibertsitateko langile sektoreen kontrola beste helbururik ez du horrek", gaineratu du.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 24a
Ertzaintza sartu da Ibaetako campusera, eta astelehenean berreskuratutako gunean erresistentzia egiten ari dira ikasleak

Jarduera politikorako espazio bat ziurtatzeko exijentzia ugari egin dizkie ikasleei EHUko errektoretzak, baina UIBren esanetan, "ez du inolako bermerik eman, ez epeei ez espazioaren aukeraketari dagokienez". Ondorioz, Zorroaga aretoan geratzea erabaki dute Ibaetako ikasleek, eta polizia-indarrak bertaratu dira jada.

Mugimendu Sozialista
2021eko otsailaren 24a
IAk eta PRESTek mobilizazioak egin dituzte 'Amnistia ipar, zuekin gaude!' dinamikaren baitan

Hego Euskal Herriko bost ikastetxetan eta bi campusetan izan dira preso politikoen aldeko elkarretaratze nahiz lanketa politikoak. Busturialdeko ikasleek "bortizkeria poliziala" salatu dute, joan den larunbatean Ertzaintzak Gernikako hainbat gazteren aurka egindako erasoaren harira.

  • « Aurrekoa
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • …
  • 185
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia