AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bidebieta.
2024/04/25 09:18

Aurreko asteartean, hilaren 16an, 13 urteko mutil bati eraso zion gizonezko batek Donostian (Gipuzkoa). Bidebieta kiroldegiko aldagela batean gertatu zen erasoa, gaztea dutxatzen ari zela: dutxan sartu zen gizona eta masturbatzen hasi zen. Komun batean ezkutatu zen mutila, baina hara ere sartu zen erasotzailea, eta ukituak egin zizkion. Aldagelara beste pertsona bat sartu zenean, ihes egin zuen gizonak.

Astearte horretan aurkeztu zuen salaketa gaztearen familiak, eta joan den astelehenean atxilotu zuten erasotzailea, Altzako kiroldegi inguruan. Espetxeratu egin dute oraingoz, eta uste dute posible dela eraso gehiago egin izana. 62 urte ditu.

Grabaketak unibertsitateko komun batean

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Leioako (Bizkaia) campusean, bestalde, gizon bat harrapatu zuten aurreko ostegunean, komun batean irudiak grabatzen. Hain justu, Arte Ederren Fakultatean hartu ditu irudiak erasotzaileak, mutilen komunean. Ostegunean bertan atxilotu zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK