AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gutxienez bost eraso matxistaren berri eman dute azken egunetan Gasteizen eta Nafarroan
Atzo, Gasteizen, emakume bat jo zuen bere bikotekideak. Aste honetan, bestalde, Fustiñanan, Tuteran eta Iruñean eraso diete lau emakumeri.
2022ko azaroaren 18
Gutxienez bost eraso matxistaren berri eman dute azken egunetan Gasteizen eta Nafarroan
— ARGAZKIA Fustiñana

Euskal Herrian gutxienez bost eraso matxistaren berri eman dute azken egunetan; hain justu, Gasteizen (Araba), Fustiñanan (Nafarroa), Tuteran (Nafarroa) eta Iruñean (Nafarroa). Gaur jakinarazi dute, batetik, 35 urteko gizonezko bat atxilotu zutela atzo Gasteizen; neska laguna jo zuen Errementari kaleko etxebizitza batean. Eztabaida bat zela-eta eman zuen abisua bizilagun batek, eta poliziak bertaratzean eman zuen gertaturikoaren berri emakumeak.

Horretaz gain, eta zehaztapenik eman ez badute ere, aste honetan lau gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, indarkeria matxistagatik. Bi eraso izan dira Fustiñanan eta bana Tuteran eta Iruñean.