AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen emakume bati eraso dio mutil lagunak
Gaur goizaldean izan da erasoa Justo Velez de Elorriaga kalean. Ospitalera joan behar izan du emakumeak.
2021ko azaroaren 19
Gasteizen emakume bati eraso dio mutil lagunak

Gasteizen (Araba) beste emakume bati eraso dio bikotekideak gaur goizaldean, Arabako Alea-k jakinarazi duenez. 04:00ak aldera izan da erasoa, Justo Velez de Elorriaga kalean. Erietxera joan behar izan du emakumeak.

26 urte ditu erasotzaileak, eta atxilo eraman dute. Gaur igaroko da epailearen aurretik.