AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen emakume bat erail du haren bikotekideak
Gizonak labankadaz hil du neska laguna, eta bere buruaz beste egin du gero. Aurten gutxienez bost emakume erail dituzte indarkeria matxista dela-eta.
2021ko urriaren 13
Gasteizen emakume bat erail du haren bikotekideak

Gasteizko (Araba) Sansomendi auzoko etxebizitza batean topatu zituzten atzo bi gorpuak, 07:00ak aldera. Bikote batenak ziren hilotzak, eta indarkeria zantzuak zituzten. Gerora jakinarazi zutenez, gizonak labankadaz erail zuen emakumea lehenengo; ebaki sakonak zituen lepoan. Gero, bere buruaz beste egin zuen; bularraldean zituen ebakiak.

37 urte zituen emakumeak, eta 42 urte haren hiltzaileak. Dirudienez, banantze prozesuan zen bikotea. Haien semeek hots egin zioten poliziari; 13 eta 17 urte dituzte.

Urtea hasi zenetik, gutxienez bost emakume erail dituzte indarkeria matxistaren ondorioz. Berria-ren arabera, 112 emakume hil dituzte 2003. urtetik hona.