AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso dio bikotekideak Gasteizko etxebizitza batean
Larunbatean izan zen erasoa: 24 urteko gizon batek aurpegian eta lepoan kolpatu zuen bikotekidea.
2021ko irailaren 14
Emakume bati eraso dio bikotekideak Gasteizko etxebizitza batean

Joan den larunbatean, 05:30ak aldera, emakume bati eraso zion bere bikotekideak. Gasteizko (Araba) Alde Zaharreko etxebizitza batean izan zen erasoa: antza eztabaida bat izan zuten biek, eta orduan kolpatu zuen lepoan eta aurpegian gizonak. 24 urte ditu.

Emakumeak poliziei hots egin zien laguntza eske, eta haiek etxebizitzara bertaratu zirenean, biak zeuden barruan. Gizonak esan zien bikotekideari bultza egin ziola eztabaida baten ostean. Atxilo eraman zuten poliziek, eta epailearen esku utzi zuten.