AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatzen saiatu da gizon bat Ibarrekolandan
Bilboko Ibarrekolanda auzoko jaietan izan zen erasoa, joan den larunbat gauean, Itaiak azaldu duenez.
2022ko ekainaren 2
Emakume bat bortxatzen saiatu da gizon bat Ibarrekolandan

Indarkeria matxista kasu berri bat eman du argitara Bilboko (Bizkaia) Itaiak. Aurreko larunbat gauean, Ibarrekolanda auzoko festetan, emakume bat bortxatzen saiatu zen gizon bat.

Itaiako kideek salatu dute indarkeria kasuak "areagotu" egiten direla "jai-eremuan", eraso horiek gertatzeko "testuinguru aproposa baita".