AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu du gizon batek Gasteizen
Gizonak etxera lagundu zion ostegunean, elkar ezagutzen baitute, eta han egin zion sexu-erasoa. Gero, konorterik gabe utzi eta lapurreta egin zion. Aske utzi dute erasotzailea.
2022ko uztailaren 4
Emakume bat bortxatu du gizon batek Gasteizen

Joan den ostegunean emakume bati eraso zion gizon batek Gasteizko (Araba) etxebizitza batean. Elkar ezagutzen dute biek, eta emakumeari etxera lagundu zion gizonak. Han zeudela bortxatu zuen, eta gero, mataleon deituriko teknika erabili zuen bere kontra: ia ito egin zuen, konorterik gabe uzteko. Lapurreta egin zion orduan, eta gero egin zuen ihes emakumearen etxetik.

Ostiral arratsaldean atzeman eta atxilotu zuten erasotzailea, eta larunbat goizean igaro zen epailearen aurretik. Hark, baina, 41 urteko gizona aske uztea erabaki zuen.