AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bilboko komun batean hainbat emakume grabatu ditu gizon batek
Poza Lizenziatuaren kaleko taberna batean kokatu zuen mugikor bat gizonak, handik igaroko ziren emakumeak grabatzeko asmoz. Askatasun sexualaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu dute.
2022ko uztailaren 3
Bilboko komun batean hainbat emakume grabatu ditu gizon batek

Gizon batek telefono mugikor bat ezkutatu zuen Bilboko (Bizkaia) Poza Lizenziatuaren kaleko taberna bateko komunean, komuna erabiliko zuten emakumeak grabatzeko. Antza, zakarrontzi batean kokatu eta estali zuen sakelakoa, eta hainbat egunez egon da han.

Gizona Poza Lizentziatuaren kalean bertan atxilotu zuten atzo, gaueko 01:00ak aldera, bere mugikorra topatu ondoren. Hala, askatasun sexualaren aurkako delitu bat egitea egotzi diote.