AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bigarren emakume bati ere sexu-eraso bat egin diote Bilboko Aste Nagusian
Bi emakumek salatu dituzte sexu-erasoak Aste Nagusian: aurreko asteazkenean izan zen erasoetako bat, eta jaietako azkeneko egunean bestea.
2022ko abuztuaren 30
Bigarren emakume bati ere sexu-eraso bat egin diote Bilboko Aste Nagusian

Gutxienez bi emakumek salatu dute sexu-erasoak jasan dituztela Bilboko (Bizkaia) aurtengo Aste Nagusian. Aurreko asteazkenean izan zen eraso horietatik aurrenekoa: emakume bat "ondoezik" esnatu zen Bilbotik kanpo, eta ospitale batera jo zuen lehenbailehen. Han azterketak egin ostean, emakumearen gorputzean "sexu-eraso batekin bateragarriak diren baldintzak" atzeman zituzten osasun-langileek.

Bigarren erasoa, berriz, Aste Nagusiko azkeneko egunean izan zen, joan den igandean. Marijaia erre ostean izan zen erasoa, eta kasu honetan ere salaketa aurkeztu du erasotua izan zen emakumeak.