AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Beste bederatzi pertsona ziztatu dituzte Baionan, lau Algortan eta bi Zarautzen
Festa giroan izan dira eraso guztiak; Baionako jaietan, guztira, 79 emakumek jasan dituzte ziztadak.
2022ko uztailaren 30
Beste bederatzi pertsona ziztatu dituzte Baionan, lau Algortan eta bi Zarautzen

Euskal Herrian ere gora doaz ziztada bidezko erasoak. Aste honetan gutxienez hiru kasu izan dira Gasteizko (Araba) diskoteka batean eta bat Santurtzin (Bizkaia), eta horretaz gain, ez dute etenik Baionako (Lapurdi) festetan atzemandako erasoek: gaur jakinarazi dute beste bederatzi emakumeri eraso dietela ziztada bidez, eta beraz, jaiak hasi zirenetik, gutxienez 79 emakume ziztatu dituzte.

Horretaz gain, Zarautzen (Gipuzkoa) nahiz Algortan (Bizkaia) hainbat lagunek jasan dituzte ziztadak bart. Zarauzko Summer Live 2022 jaialdian gutxienez bi neska adingabe ziztatu dituzte, eta Algortako festetan, berriz, gutxienez lau pertsona.