AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Barakaldon emakume bat bortxatu zuen gizon batek igandean
19 urteko emakumea lanetik irten zenean, atzetik jarraitu eta eraso egin zion gizonak. Arma zuri batekin egin zion mehatxu.
2022ko irailaren 27
Barakaldon emakume bat bortxatu zuen gizon batek igandean
— ARGAZKIA El Correo

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den igande gauean sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek Barakaldon (Bizkaia), kalean. 19 urteko neska lanetik atera eta etxera bidean zihoala, atzetik jarraitu zion gizon batek, eta eraso egin zion. El Correo-ren arabera, "toki ezkutu" batera joatera behartu eta han bortxatu zuen, arma zuri batekin mehatxu eginda.

Salaketa jarri du emakumeak, eta orain, gertakariak ikertzen ari dira.