AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Asteburuan bi emakumeri eraso diete euren bikotekide ohiek Tuteran
Berriki bi eraso matxista salatu dituzte Tuteran. Larunbatean izan ziren biak, egunean zehar.
2022ko ekainaren 27
Asteburuan bi emakumeri eraso diete euren bikotekide ohiek Tuteran

Bi eraso matxista izan ziren Tuteran (Nafarroa) larunbatean, egunean zehar. Lehen erasoa goizeko 07:30ean jakinarazi zuten: emakume bati eraso zion bere bikotekide ohiak, eta udaltzainek atxilotu zuten 38 urteko erasotzailea. Bigarren erasoa, aldiz, arratsaldeko 16:30ean gertatu zen eta, kasu horretan, 43 urteko gizon batek egin zion eraso bere bikotekide ohiari.

Erasotuak izan ziren bi emakumeak artatu behar izan zituzten osasun-zentroan, zauri arinak baitzituzten. Tuterako Foruzaingoaren komisaldegian daude atxilotuta bi erasotzaileak.