ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Jaizki Fontaneda
Hainbat euskal preso politiko
2024/09/12 13:02

Estatu espainiarreko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaskarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono deiei dagokienean ere, garestiegiak izateaz gain, gaizki kokatutako gailu zaharkitu eta matxuratuak erabili behar ditugu. Hainbat bider eskatu diogu espetxeari egoera molda dezan eta eroarena egin du aldiro.

Azken hilabetean zehar jada erdipurdi zebiltzan lokutorioetan beste matxura orokor bat suertatu da. 28tik lau lokutorio bakarrik egon dira nolabait erabilgarri. Asteotan behin eta berriz eskatu diogu espetxeari matxura konpondu dezan. Alferrik. Aitzakia merkeak soilik eskaini dizkigu. Konponbiderik ez, eta ezta alternatibarik ere.

Pasa den asteburuan lokutorioetara joan eta laugarrenez egoera berberean aurkitu garelarik, bertan egin diogu uko bisitari hainbat euskal preso politikok. Gure senide eta lagun batzuek, kanpora bidean, kartzelaren arduradun batekin elkartzea exijitu zuten, eta horrekin hitz egin ostean, egoeraz kexatu ziren idatzi bidez.

Preso orok oinarrizko eskubidea dugu gure urkoekin harremana izatea, eta euskal preso politikook gainera herritarrekin lotura estua dugunez, funtsezkoa dugu. Harreman hori baldintza duinetan egin behar dugu eta ezin dugu onartu bisitak Zaballan dauzkagun baldintzetan gauzatzea.

Nazkatu gara espetxearen utzikeria ta lainezarekin, horregatik idatzi hau sinatzen dugun euskal preso politikook jakinarazi nahi dugu datorren irailaren 13tik aurrera lokutorio grebari ekinen diogula Zaballako espetxeari matxuratutako lokutorio guztiak behingoz konpondu ditzala eskatuz, bisitak baldintza duinetan egin ahal izan ditzagun.


Garikoitz Etxeberria Goikoetxea
Orkatz Gallastegi Sodupe
Jexus Mari Etxeberria Garaikoetxea Goierri
Fernando Garcia Jordá
Xabier Garcia Gaztelu
Aitor Cotano Sinde
Jon Kepa Preciado Izarra
Mikel San Sebastian Gaztelumendi
Dani Pastor Alonso
Andoni Goikoetxea Gabirondo
Lexuri Gallastegi Sodupe
Irantzu Gallastegi Sodupe
Julen Atxurra Segurola

NO HAY COMENTARIOS