ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Anboto (bideo batetik ateratako irudia)
2021/10/07 23:22

Atzo, goizeko 09:00ak aldera, Ertzaintzak Zornotzako (Bizkaia) Munarri gaztetxea hustu zuen. Eraikina eraisteari ere atzo bertan ekin zioten. Gaztetxeko kideek adierazi dutenez, sei pertsona identifikatu eta beste bi atxilotu zituzten. Ertzaintzaren jarrera oldarkorra salatu zuten, gainera.

Eraikinaren barnean, hiru pertsona izan ziren desalojoaren momentuan; haien artean, gaztetxean bizi zen pertsona errefuxiatu bat. Ertzaintzak hirurak kanporatu eta identifikatu zituen. Ondoren, eraisketa martxan jartzeko makinak heldu ziren, eta XX. mendeko Forjarien jauregia botatzeko lanak hasi ziren.

Urriaren 6rako manifestaziora deitu zuen Munarri gaztetxeak, desalojoa gelditzeko aldarriarekin. Iluntzeko 20:30ean abiatu zen mobilizazioa Zornotzako plazatik, eta okupazioaren eta etxebizitza eskubidearen aldeko eta espekulazioaren aurkako mezuak zabaldu zituzten manifestariek.

Zornotzako gazte asanbladak eraikina okupatu zuen duela urtebete baino gehiago, eta gaztetxea atondu zuen han. Gaztetxeko kideek irailaren erdialdean jaso zuten eraikina husteko agindua, eta atzo goizean agortu zen ezarritako epemuga.

NO HAY COMENTARIOS