ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/30 16:02

Greba eguna izango da biharkoa Euskal Herriko hezkuntzanIsraelgo Estatuaren suntsipenaren alde eta Palestinako erresistentziaren alde. "Israelen aurka eta palestinar erresistentziaren defentsan, urriaren 2an Euskal Herriko heziguneak hustu eta kaleak hartu behar ditugu", azaldu du azken asteetan grebaren deitzaileak, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak. Bihar, beraz, Euskal Herriko hemeretzi herritan egingo dituzte mobilizazioak ikasleek, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".

IAko lekuan lekuko taldeek biharko mobilizazio-deialdien berri eman dute jada. Hona hemen:

  • Altsasu (Nafarroa): 11:00etan, IES Altsasu BHIn.
  • Arrasate (Gipuzkoa): 11:30ean, plazan.
  • Azkoitia (Gipuzkoa): 12:00etan, BHIko atarian.
  • Azpeitia (Gipuzkoa): 11:30ean, plazan.
  • Baiona (Lapurdi): 18:00etan, Merkatu Plazan.
  • Beasain (Gipuzkoa): 11:00etan, Maiteko errotondan (trenaren errotonda).
  • Bilbo  (Bizkaia): 12:00etan, Indautxu Plazan.
  • Donostia (Gipuzkoa): 12:00etan, Bulebarrean.
  • Eibar (Gipuzkoa): 11:00etan, BHIn.
  • Elgoibar  (Gipuzkoa): 11:00etan, BHIn.
  • Gasteiz (Araba): 11:30ean, El Caminanten.
  • Gernika (Bizkaia): 11:00etan, institutuan.
  • Iruñea (Nafarroa): 12:00etan, San Frantzisko Plazan.
  • Legazpi: 11:30ean, Euskal Herria Plazan.
  • Lizarra (Nafarroa): 10:15ean, Koroatze Plazan.
  • Ondarroa (Bizkaia): 12:00etan, Zaldupeko Zubian.
  • Oñati (Gipuzkoa): 11:30ean, Santamañan.
  • Tolosa  (Gipuzkoa): 11:30ean, Triangulon.
  • Zarautz (Gipuzkoa): 10:45ean, Lizardiko futbol zelaian.
NO HAY COMENTARIOS