ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/10 19:42

Aurreko bi edizioetan milaka gazte batu ondoren, hurrengo Gazte Topagune Sozialista antolatzeko lanei ekin diete jada Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek. Aurtengo edizioak badu hurrengo data: datorren urrian izango da, hilaren 11tik 15era bitartean. Oraingoan, Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa) izango da Mugimendu Sozialistaren urteko elkargunerik garrantzitsuena.

GKSko eta IAko kideek aurreratu dutenez, aurten ere hamaika auzi politiko lantzeko saioak egongo dira Gazte Topagune Sozialistan, hainbat hitzaldiren eta mahai-ingururen bidez, askotariko hausnarketa eta eztabaidei heltzeko. Horretaz gain, ohi bezala, aisialdiko egitarau zabal bat ere prestatuko dute: ikuskizunak, kirol saioak, kontzertuak, eta abar.

"Topagunea geure antolakuntza propioz eraikitako ekimena izango da, Euskal Herriko gazte eta ikasle ugariren ekarpena oinarritzat duena", aldarrikatu dute GKSk eta IAk. "Gazte langileok alternatiba sozialista indartsu eta eguneratu baten zutabe izan behar gara eta, horretarako, sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatu behar dugu", gehitu dute. Erronka horri guztiari ekarpen bat egiteko helburuz antolatuko dute, hain zuzen ere, hurrengo Gazte Topagune Sozialista.

Edizio arrakastatsuak aurreko bi urteetan

2022an Durangon (Bizkaia) egin zuten Topagunea bi antolakundeek eta 2021ean, berriz, Altsasun (Nafarroa). Bietan elkartu ziren milaka gazte (ikusi hemen iazko edizioari buruzko kronikak eta irudiak jasotzen dituen albistea eta, hemen, 2021eko edizioari buruzkoa).

NO HAY COMENTARIOS