ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / National Geographic
2022/09/22 09:45

Europar Batasuna osatzen duten estatu kideetako Kanpo ministroek goizalde honetan onetsi dute neurri sorta berri bat, Ukrainan aurten leher egin duen gudari lotuta. "Ahalik eta azkarren zehaztuko" omen dituzte neurri horiek, baina aurreratu dutenez, Ukrainari arma gehiago emateko konpromisoa hartu du Europar Batasunak.

Bestalde, Errusiaren kontrako hainbat "zigor berri" prestatuko ditu Europar Batasunak. Batasuneko Kanpo eta Segurtasun-Politika Goi-Ordezkariak, Josep Borrellek, esan du Errusiako ekonomiako hainbat sektoreri eragingo diela bereziki neurri sorta berriak; esaterako, sektore teknologikoari.

Hala, Ukrainari emandako babesa berretsi dute Europar Batasuneko estatu kideek. "Arma nuklearrei buruzko aipamenek [Errusiak egindakoak] ez dute ahultzen Ukraina babesteko gure determinazioa, erabakia eta batasuna, ezta Ukrainak bere lurralde-osotasuna eta subiranotasuna defendatzeko duen gaitasunaren babes osoa ere, beharrezkoa den artean. Gainera, Ekialdeko kideen eta Mendebaldeko Balkanen erresilientzia babesten jarraitzeko konpromisoa berresten dugu", adierazi du Borrellek. Hala, Ukrainako indar armatuak zoriondu ditu, haien "adorea" azpimarratuta.

Errusiak mobilizazio militar baten berri eman —dirudienez, 300.000 pertsona deitu nahi ditu gerrara Errusiak— eta gutxira hartu dute erabakia estatu kideek, baita hainbat erreferendum egingo direla iragarri eta gutxira ere —antza, Donetsk, Lugansk, Jersón eta Zapiriyia lurraldeetan galdetuko dute ea Errusiaren parte izan nahi duten—.

Aste honetan bertan, Ukrainari eskainitako babes militarrari buruzko azalpenak emateari uko egin dio Espainiako Gobernuak. Kongresuko azkeneko bilkuran, Margarita Robles Defentsa ministroak ez zuen Ukrainara bidalitako material militarraren berri eman nahi izan, eta NATOk Ekialdean armadak indartu izanari buruz ere ez zuen hitz egin nahi izan. Horren ordez, esan zuen Ukrainako gerra hasi zenetik egin den "esfortzua" eskertu eta "Espainian konfiantza izan" behar dela.

NO HAY COMENTARIOS