ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
GKSk Gasteizen egindako manifestazioa, iazko azaroan.
2024/06/07 11:13

Trafiko-kamerak berritzeko tramiteak hasi ditu Gasteizko (Araba) Udaleko Segurtasun Sailak. Lizitazioaren hasiera onartu du jada, eta "punta-puntako" hemezortzi kamera berri jarriko dituztela dirudi. Izan ere, teorian trafikoa kontrolatzeko sarearen parte diren gailu guztiak aldatu eta berritu nahi dituzte. Trafikoa "denbora errealean" jarraitzeko baino ez omen dituzte erabiliko, udalaren esanetan.

Azaldu duenez, "eraginkortasun" eta irudi-kalitate handikoak izango dira kamera berriak, eta gaur egun hemezortzi kokaleku "estrategikotan" dauden 40 kamera analogiko ordezkatuko dituzte. Zerbitzari zentralizatu batera egonen dira konektatuta, eta hainbat kontrol-gunetatik jarraitu eta kontrolatu ahal izango dira. Gasteizko udal datu-sarean sartuko da gailuek jasotako informazioa.

149.435 euroko kostua izanen du kamerak berritzeak. Iñaki Gurtubai Segurtasun zinegotziaren arabera, "agintaldiko helburu handietako bat" da "trafikoa monitorizatzeko sistema berritzea".

Kontrol soziala borrokatu!

Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) hainbatetan salatu du kontrol-neurrien areagotzea eta gogortzea. Iazko urrian jakinarazi zuen, adibidez, adimendun bideo-zaintza kamera berriak jarri behar zituela udalak hainbat kaletan. Kameren eta, orokorrean, kontrol sozialaren kontra mobilizatzera deitu zuen: manifestazio bat egin zuen azaroan, Kamerak ez. Gazteria langilea kontrol sozialaren aurka lelopean.

NO HAY COMENTARIOS