ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/07/26 21:14

Aurreko asteburuan  istiluak izan ziren Villabonan (Gipuzkoa), eta hainbat pertsonaren aurka jo zuen Poliziak. Horren harira, Tolosaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak elkarretaratzea egingo du bihar arratsaldean, 19:00etan Errebote plazan.

Joan den larunbat gauean Ertzaintzaren furgoneta bat eta hainbat patruila bertaratu ziren Errebote plazara, jarrera oldarkor eta probokatzailearekin, hainbat lekukok azaldu dutenez. Lehenik bertan zeudenak beldurtzen saiatu ziren poliziak eta, geroago, errefortzu gehiagorekin itzuli ziren lekura. Bigarren agerraldi horretan, Ertzaintzak hainbat lagun borrarekin jipoitu eta beste zenbait zauritu zituen foam jaurtigaiekin. Horrez gain, han zeuden pertsonentzako arriskutsuak ziren maniobrak egin zituzten polizia-autoarekin.

Poliziak gazte bat eraman zuen atxilo, gainera. Igandean utzi zuten aske, baina karguekin.

GKSren salaketa

Tolosaldeko GKSk adierazpen bat zabaldu du gertatutakoa dela-eta, eta elkartasuna adierazi die Poliziak larunbatean zauritutako zein jazarritako pertsonei. Era berean, atxilotuaren kargugabetzea exijitu eta Villabonako Udalaren jarrera salatu du: "Gazteengan jarri dute gertakarien ardura guztia eta baita osasun-egoera kaskarraren erantzukizuna ere. Udalak egin dituen adierazpenekin erraztu egin du langileriaren gaineko kriminalizazioa, eta erreproduzitu egin du burgesiaren, gobernuen eta komunikabideen diskurtsoa". Burgesiaren ofentsiba gelditu. Jazarriei elkartasuna aldarri hartuta egingo dute biharko kontzentrazioa.

NO HAY COMENTARIOS