ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / RTVE
2024/07/16 10:04

Gazako Zerrendako gobernuak azaldu duenez, azken bi egunetan, 320 palestinar baino gehiago hil dituzte sionistek eta ehunka zauritu dituzte. Erredura larriak eragin dizkiete gorputzean, eta, agintaritza palestinarren esanetan, debekatuta dauden armak erabili dituzte horretarako indar sionistek.

Israelgo Estatuak erabiltzen dituen armak "termikoak edo kimikoak" direla salatu dute, eta hirugarren graduko erredurak eragiten dituztela. Teorian, nazioartean debekatuta dago arma horien erabilera. Gazako agintaritzek diote sionistek erabiltzen dituzten arma horietako asko Amerikako Estatu Batuetan ekoitzitakoak direla, eta gobernu estatubatuarra seinalatu dute, beraz, Israelgo Estatu genozidari armak bidaltzen jarraitzeagatik.

Honakoa ez da, inondik inora ere, sionistek debekatutako armak erabiltzen dituztela jakinarazten duten lehen aldia; besteak beste, fosforo zuria edo bestelako bonba eta misilak. Ohartarazi izan dute arma horiek itsutasuna, minbizia, erredurak eta anputazioak eragiten dituztela, baina harago doala euren ahalmen kriminala: lurrak eta uztak pozointzen eta kutsatzen dituzte, baita erre ere.

AEBek bidalitako arma kriminalak

Hainbat iturriren arabera, AEBetako gobernuak ondoko armak helarazi dizkie indar sionistei: GBU 28 bonbak, GPS bidez gidatutako bonbak, fosforo zuridun bonbak (teorian debekatuak), gidatzen ez diren bonbak, eta JDAM bonba adimendunak. Zenbait iturrik diote azken arma horiek erabili zituztela sionistek aurreko larunbatean, Mawasin (Gazako Zerrenda hegoaldean). 90 palestinar erail zituzten eraso horretan.

Bederatzi hilabete baino gehiago igaro dira miliziano palestinarrek kontraerasora jo zutenetik eta Israelgo Estatuak oldarraldi militar masiboari ekin zionetik Gazako Zerrendan. Ordutik hona, Gazan soilik, 39.000 palestinar inguru erail dituzte sionistek.

NO HAY COMENTARIOS