ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/23 12:38

"Planetak bizi duen krisi ekologikoari zein burgesiaren plan estrategikoei sozialismoaren eraikuntzarako perspektiba kontrajartzeko" asmoz, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) jardunaldi politiko bat antolatu zuen atzorako, otsailaren 22rako. Gasteizko (Araba) Hegoalde gizarte-etxean izan zen egun osoko jardunaldia, hiru hitzaldirekin: Kapitalismoaren garapena eta ekosistemen suntsipena, Trantsizio ekologikoaren geopolitika eta Burgesiaren agenda berdearen kritika sozialista

Krisi ekologikoaren inguruan hausnartzeko saioen ostean, EHKSk ondorio modura nabarmendu zuen "kapitalismoaren garapena bera eta ingurune naturalen suntsiketa eskutik emanda joan direla eta doazela". Hala, seinalatu zuen Europar Batasunetik martxan jarritako diru-partidak aurrez eragindako "kalteari adabakiak jartzeko" saiakera bat direla; eta uste du politika horiek guztiek "kapital metaketaren dinamika indartzen" dutela eta "langileon pobretzea eta ekosistemen suntsiketa dakartela". Horri lotuta, azaldu zuen "instituzioek zein alderdi politikoek bere egiten" duten agenda "errentagarritasun-tasen arabera funtzionatzen duen agenda" dela; hau da, "burgesiaren programa".

EHKSk erreibindikatu zuen "sozialismoaren aldeko borrokak krisi ekologikoaren auziari heldu behar" diola, eta, "muga biofisikoekin bateragarria den gizarte-antolaketa batera bidean, burgesiaren programatik kanpo indarrak batzeko garaia" dela. Horretarako konpromisoa erakutsi du Mugimendu Sozialistako antolakunde nagusiak.

NO HAY COMENTARIOS