ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/06 11:37

Andoainen (Gipuzkoa) D&S desokupazio-enpresa pertsona bat etxegabetzen saiatu eta hurrengo egunean, Soraluzera (Gipuzkoa) bertaratu dira beste desokupa batzuk. Atzo bertan, etxe-kaleratze bat eraman zuen aurrera Desokupacyl enpresak, etxearen legezko jabeak deituta.

Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eman zuen soldatapeko faxisten agerpenaren berri. Sindikatuko hainbat kide bertaratu ziren desokupei aurre egitera, baina kaleratzea gauzatuta zegoen ordurako. Sindikatuko kideak presioa egitera joatean, alde egin zuten desokupek, Ertzaintzak lagunduta.

NO HAY COMENTARIOS