AKTUALITATEA / Etxebizitza sindikatuak
Soraluzen ere desokupak izan ziren atzo
Etxegabetze bat gauzatu zuen DesokupaCyL enpresak. Faxistei aurre egin zieten Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek, eta Ertzaintzak lagunduta egin zuten alde matoiek.
2024eko ekainaren 6
Soraluzen ere desokupak izan ziren atzo

Andoainen (Gipuzkoa) D&S desokupazio-enpresa pertsona bat etxegabetzen saiatu eta hurrengo egunean, Soraluzera (Gipuzkoa) bertaratu dira beste desokupa batzuk. Atzo bertan, etxe-kaleratze bat eraman zuen aurrera DesokupaCyL enpresak, etxearen legezko jabeak deituta.

Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eman zuen soldatapeko faxisten agerpenaren berri. Sindikatuko hainbat kide bertaratu ziren desokupei aurre egitera, baina kaleratzea gauzatuta zegoen ordurako. Sindikatuko kideak presioa egitera joatean, alde egin zuten desokupek, Ertzaintzak lagunduta.