ACTUALIDAD / Gedar telebista
'Sarkin' saio berria jarri du martxan 'Belarrijana'-k
Ikusgai dago jada gazte langileen eztabaidarako programa berria: 'Faxismoa, Autoritarismoa, Erreakzioa'.
2026eko urtarrilaren 19
'Sarkin' saio berria jarri du martxan 'Belarrijana'-k

GEDAR TELEBISTAk 2024ko martxotik ekoizten du Belarrijana podcasta, Martin eta Aneren eskutik. Ordutik, hemezortzi saio argitaratu ditu jada Belarrijana-k, hamaika gonbidaturekin. Durangoko Azokan grabatu zuten hemezortzigarren saioa, hain zuzen ere, eta martxan segitzen du.

Orain, Belarrijana podcastari lotuta, bigarren saio bat ere sortu dugu, Anek aurkeztua: Sarkin. Gazte langileen eztabaida-saio bat izango da Sarkin, eta lehenengo kapitulua ikusgai dago jada: Faxismoa, Autoritarismoa, Erreakzioa.

Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) hiru kidek parte hartu dute eztabaidan; Edurnek, Marinak eta Joanesek. GKSk urtarrilaren 31rako antolatu dituen manifestazioez ere aritu dira bertan.