ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Hoy
2022/03/25 09:41

Elkarrizketak izan dituzte azken egunetan Espainiako Gobernuak eta garraio-enpresa elkarte handiek, eta akordio batera iritsi dira jada. Gobernuak 30 neurri hartuko omen ditu erregaien garestitzea konpentsatzeko, eta horietan nabarmenena da, erregai litro bakoitzeko, 20 zentimoko deskontu bat izatea garraiolariek. 15 zentimo eroriko lirateke Espainiako Estatuaren gain, eta 5 zentimo petrolio-enpresen gain. Ekainaren 30era arte egongo da indarrean beherapena.

Gainontzeko laguntzak garraio-enpresei bideratutakoak izango dira, eta ibilgailu motaren araberakoak.

Grebaren deitzaile nagusiak —Garraioaren Sektorearen Defentsarako Plataformak—, baina, ez du negoziaketa horietan parte hartu oraingoz. Akordioan jasotzen diren neurriak "ogi apurrak eta eskupekoak" direla salatu du plataformak, eta gatazka deskontu batetik harago doala dio. Hala, greba deialdiari eutsi dio; gutxienez, "soluzio errealak" lortu arte edo Garraio ministroa, Raquel Sanchez, plataformako ordezkariekin eseri arte.

Hego Euskal Herrian greba deialdiarekin bat egin dute aurreko astetik Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak, TransportBilbaok —Bilboko (Bizkaia) portuko garraiolari autonomoak— eta Nafarroako Tradisna elkarteak.

Gidari autonomoek salatu dute ez direla "ordezkatuta" sentitzen Espainiako Gobernuarekin izan diren elkarrizketetan, eta patronal handien agenda dela mahai gainean jarri dena. Autonomoen baldintzak patronal handiek zehazten dituzte gero, baina autonomoek gaitasun gutxi dute patronalekin negoziatzeko.

Hiru sindikatuak, bestalde, aldarrikapen zehatz bat ere egin du azkenaldian: kamioiek Hego Euskal Herriko errepideetan bidesaririk ez ordaindu behar izatea lortu nahi du. Errepide horien ardura dutenekin, hiru foru aldundiekin eta Nafarroako Gobernuarekin, hitz egin nahi du horretarako.

NO HAY COMENTARIOS