ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Productos Tubulares enpresako langileen mobilizazioa, 2018ko greba mugagabean. Argazkia: ELA
2021/05/20 17:38

Productos Tubulares —Tubos Reunidos enpresa taldearen parte da—  hodigintza enpresako langileek greba egingo zutela jakinarazi dute aurreko asteetan, eta sindikatuek azaldu dutenez, babes zalaba izan du deialdiak. Aste honetan hiru egunez egin dute greba beharginek —maiatzaren 17tik 19ra—, eta hurrengo hilabetean ere mobilizatzen jarraituko dute. Hain zuzen, ekainaren 1etik 4ra egingo dute greba berriz.

Eskaerak eta gatazka

Lan-hitzarmen berri bat exijitzen dute beharginek, lau urte bete baititu azkenekoak. Langileen arabera, hiru baldintza nagusi bete beharko lituzke hitzarmenak. Alde batetik, "galdutako erosahalmena" berreskuratzea; bestetik, plantilla "berritzeko neurriak hartzea"; eta azkenik, zuzendaritzak enpresako proiektuaren berri ematea, informazioa "ezkutatu" duela salatu baitute.

Gainera, langileen soldatak izoztu dituzten bitartean, enpresako presidenteari ordainsari "neurrigabea eman diotela" gaitzetsi dute beharginek. Izan ere, 450 mila euro inguru kobratzen ditu urtean, eta 160.000 euroko hobariak ere jasotzen ditu; hartara, "administrazio kontseiluaren ordainsariak %81 igo" direla salatu dute langileek. 

NO HAY COMENTARIOS