ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/15 15:32

Gaur goizean 32 urteko preso bat aurkitu dute hilotz Zaballako (Araba) espetxean; bere ziegan urkatu da, kartzelako laugarren moduluan. Aurten espetxe horretan jazo den hirugarren erailketa da. Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez, azkeneko hildakoa abuztuaren 4an lekualdatu zuten Iruñeko (Nafarroa) espetxetik Zaballara; aurrez, Iruñeko kartzelako erizaindegian zegoen. Azken hilabetean, presoak bi aldiz eskatu zuen arreta psikologiko profesionala eta bietan ukatu egin zitzaion, Salhaketaren arabera; soilik gizarte-langile batek artatu zuen. Heriotza hau "ekidin zitekeen tragedia bat" izan da, elkartearen esanetan.

Enegarrena eta sistematikoki ezkutatua

Hildako presoen zifra gorantz doa Euskal Herriko kartzeletan, eta bereziki, Zaballakoan; gehienak, "arrazoi ez-naturalengatik". Joan den urtean soilik, bost izan ziren espetxe horretan bertan eraildako presoak. Azkena, duela bi hilabete erail zuten 23 urteko presoa izan zen.

"Heriotza hauen inguruan, ezkutatze politika sistematiko bat dago, gehienbat, COVID-19 epidemiaren harira", dio Salhaketak. Horren adibidetzat jarri dute Espainiako Espetxe Erakundeak heriotzaren berri eman ez izana.