ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Basauri.
2024/11/29 12:28

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Arartekoak proposamen bat egin dio Eusko Jaurlaritzari, Espetxeak Kudeatzeko Eskuliburua delakoa alda dezan. Izan ere, baldintzapeko askatasunean edo hirugarren graduan dauden preso atzerritarren egoera aztertu du, eta identifikatu du mugatu egiten dietela euren nortasun-dokumentaziora daukaten sarbidea.

Martuteneko (Gipuzkoa) edo Basauriko (Bizkaia) kartzeletan, pertsona migranteak baldintzapeko askatasunean edo hirugarren graduan sartzen dituztenean, euren nortasun-agiriak kontrolatzen jarraitzen du espetxe-agintaritzak. Presoek dokumentazio hori eskuratu nahi badute, kartzelako zuzendaritzari eskatu behar diote, eta, erabili ostean, itzuli egin behar dute.

Zaballan (Araba) ez da hori gertatzen, eta horregatik proposatu du Arartekoak irizpideak bateratu eta Zaballakoa eredutzat hartzea, ulertuta ez dela hain "murriztailea" pertsona migratzaileentzat. Arartekoak begi onez ikusi du, behin preso atzerritarrei hirugarren gradua edo baldintzapeko askatasuna ezarrita, euren esku uztea beren nortasun-dokumentazioa.

Bi pertsonak aurkeztutako kexen ostean egin du proposamena Arartekoak, jakinarazi baitzioten Basauriko espetxeko agintaritzek euren agiriak atxikirik zituztela, eta ez zeukatela horiek izateko eskubiderik. Horrek nabarmen mugatzen du pertsona horiek askotariko tramiteak eta lanak egiteko daukaten aukera.

NO HAY COMENTARIOS