Astean zehar lanuzteak egiten ari dira Olaztiko (Nafarroa) Portland Cementos enpresako langileak. Astelehenean eten zuten ekoizpena eta, ordutik, lan-hitzarmenaren eraberritzea eta plantilla gazteagotzea exijitu dute, langileen artean batez besteko adina 50 urte ingurukoa baita. Horretarako, errelebo bidezko kontratu berriak proposatzen dituzte.
Lanuzteak bihar amaituko dituzte eta ekoizpenari berrekingo diote beharginek hurrengo astean. Hala ere, aldaketarik egongo ez balitz, uztailaren 19an greba mugagabera deituko dute.